07:30ean jaso dute basontza udaltzainek. Estaziñoko errepidean zegoen, kanposantuko zubipean. “Zirkulazioa moztu dugu urubia hartu ahal izateko. Kaxa baten sartu dugu, Udaltzaingora ekarri eta basozainari abisatu diogu”, kontatu dute udaltzainek, “33 urtean hemen hartu dugun hirugarren urubia da hauxe”, gaineratu dute.
Kolpea, pozoia…
Basontza Udaltzaingoaren bulegoan egon da geldi-geldi, begiak itxita. Basozaina ailegatu denean, eskuekin hartu eta kaxan sartu du animalia. Mehe-mehe zegoela kontatu du eta eurendako (basozainendako) ohikoa dela urubiak artatzea, ia egunero jasotzen dutela bat. “Urubiak oso hehegazti arruntak dira. Honek zauriren bat izango du edo pozoia jango zuen, ze arratoi-harrapakaria da urubia eta arratoiak pozoia jan badu…”, jakinarazi du.
Basontza Urnietara eraman du basozainak Gipuzkoako basa-fauna suspertzeko zentrora eta han zainduko dute.