Bideo-kronikan azken egunean eman ziren ekimenak daude ikusgai; eta, segidan, domeka horretako une xelebreenak argazkietan jasota.
Pasa dira aurtengo Errekaldeko jaien hiru egunak. Hala ere, auzotarrek, tristuraz baino, pozarren eman diote amaiera festa honi, herritarren aldetik jasotako bertaratze eta harrera ezin hobea dela eta.
Bi urteren ostean ospatu ahal izan dituzte azkenean, emaitza bikainarekin. Hortaz, Mesedeetako Amari otoitz egin beharko diote agian, eten gehiago izan ez ditzagun eta luzaroan ospatu bitez...
Gora Mesedeetako jaiak!
Errifak
Irabazleek Txurruka jatetxean gastatu beharko duten diru-saria jasoko dute: lehenengoak 240 euro, bigarrenak 160.
Honakoak izan dira zozketaren emaitzak: