Txosna eta barra muntatuta daude; zer izango da aukeran?
Pintxoak 1,50 euroan, ogitartekoak, saltxitxa-ogitartekoak eta nozilla-ogitartekoak; azken bi horiek, bereziki, umeendako. Nozilla-ogitartekoak, adibidez, asko eskatzen dituzte. 18:00etan izango da txupinazoa eta ondoren emango dugu txokolatea eta txorizoa. Gero hasiko dira jolas herrikoiak, aurpegiak margotzekoa ere izango da, eta lehen aldiz, barikuan DJ-a izango da ume-gazteendako.
Omenaldia ere egingo duzue, ezta?
Bai, zapatuan 12:30ean. Jaietako parte izan diren eta hilda dauden auzotarrei egingo diegu omenaldia, bereziki Satur Gili. Orain dela bi urte hil zen hura. Arbola bat landatuko dugu haren omenez, bere seme Oskarrek landatuko du eta familia guztia etorriko da ekitaldira.
Mesedeetako jaiek badute fama…
Kariño osoz antolatzen ditugu jaiak, herriko jende guztia etor dadin ondo pasatzera. Gainera, jendeak komentatzen du oso jai onak direla eta oso ondo antolatuta daudela. Gu deseatzen geunden berriro ere jaiak egin ahal izateko. Adibidez, paella-janeko tiket guztiak daude salduta -150- eta errifak atera genituenean, 1.000 saldu genituen bi egunean. Gainera, gero eta jende gehiagok parte hartzen du jaiak antolatzen.
Besterik nahi baduzue esan…
Gure kolaboratzaile guztiei eskerrak eman, laguntasunarengatik. Partikularrek zein enpresek bakoitzak ahal duena ematen du eta oso eskertuta gaude; baina diru gehiago beharko genukeela esan nahiko genioke Udalari.
EGITARAUA IKUSTEKO HEMEN KLIKATU.
Oharra: domekako dantza saioa irekia da, nahi duenak parte har dezala.