Hementxe Ezozi Arrillagak anekdotaren gainean egindako kontakizuna:
“1989ko uztailean Eskozian nintzen, Bilbo-Barakaldoko ingeles-akademia bateko taldearekin bertara joanda, Linlithgow herriko (Glasgow eta Edinburgoren artean) egoitza batera, ingeles ikastera. Egun batean, esan ziguten erregina zetorrela herrira, herriaren urteurrena zelako-edo.
Jendez beteta, hesiz beteta
Nik nituen 16 urte egiteko; une horretan ez zara konturatzen pertsona horren inportantziaz-edo. Erregina zeteorren eta listo. Kalera irten ginen eta ikus genuen kalea jendez beteta, hesiz beteta, orain Londresen ikusten den moduan… Baina gure egoitzako sukaldariak influentziaren bat zeukan nonbait eta gauza da jendez beteta zeuden kaleetan egon beharrean eraman gintuztela itxita zegoen kale batera. Han ez zegoen hesirik eta ez ezer. Kalebarren moduko kale txiki bat zen baina itxita zegoen, jenderik ezin zen sartu, baina gu han sartu gintuzten.
Ikurrina adar batetik zintzilik
Eta kolokatu ginen, han geunden zain, eta, halako batean azaldu zen bera oinez gure ondo-ondotik. Egun hartan, denak ziren Eskoziako banderak, baina gure taldeko batek, nonbaitetik jiratuta, plastikozko ikurrina bat zeukan, arbola adar batekin lotu eta han zebilen hura astintzen. Itxuraz, horrek atentzioa eman zion Erreginari. Denak Eskoziako banderak eta de repente adar baten lotuta ikurrina bat… Eta gure aldamenetik oinez zetorrenean justu nire aurrean eta nire aldameneko neskaren ondoan geratu zen eta galdetu zigun ea nongoak ginen. Guk, ba pentsa, ingelesa apenas ez genuen menderatzen, erregina gure ondoan berbetan hasi zen… uste dut esan geniola Euskal Herrikoak ginela, Espainiako iparraldean zegoela hori; berak galdetu zigun ea zertan genbiltzan herri hartan eta esplikatu genion ingelesa ikasten geundela; erantzun zigun hori oso ondo zegoela eta gero bere bidea segitu zuen, baina justu argazkian ikusten den momentu hori jaso zuten hurrengo egunean periodikoan. Eta gordeta daukat periodikua, horituta dago, baina hementxe daukat.