Barikuan, LH 5eko 16 umek eta LH6ko 30 lagunek estreinatuko dute Gaztelekuko ikasturtea. Ekainera arte izango dute Pil-pilean elkarteak kudeatzen duen udal zerbitzu hori erabiltzeko aukera.
Adinaren arabera sailkatuta, bi taldetan banatuko dituzte umeak. LH5ekoak 16:30etik 18:00ak arte izango dira Gaztelekuan eta LH6koak, berriz, 18:00etatik 19:30ak arte.
Zapatuetako Gaztelekuko zerbitzua, berriz, beranduago hasiko da martxan.