Aurtengo ezohiko beroa dela, obrako hautsa dela zein obrak eragiten dituen molestiak direla, nahi baino luzeago ari zaizkie egiten Santa Ana 6ko eraisketa-lanak Eibarko Berrikuntzak enpresako langileei.
Dena dela, hasi dira azken lanak egiten egiten eta aurreikuspena da irailaren amaierarako bukatzea. Emandako azalpenen arabera, botatako etxearen gatzariak (viga maestrak) bertan lagako dituzte, eraikinen arteko hutsunea ebitatzeko eta horrekin batera, etxea inguratuko duen hesia ipiniko dute, arriskua saihesteko.