Eskolara bueltan

Ubane Madera Zangitu 2022ko ira. 8a, 15:50

Gaur izan dute herriko ikastetxeetan ikasturteko lehen eguna. Musikaz lagunduta eta irakasleen ongi-etorri beroa hartuta egin dute eskolarako bidea Plaentxi Eskolako ikasleek. Hainbaten ustearen kontra, kopetilun gutxi ikusi dira eskolako sarreran; harridura aurpegiak, berriz, bai, batik bat, patioa margo berriz jantzita ikusi dutelako.  

Lagunekin elkartu, irakasle ezagunak agurtu eta berriak ezagutu, patioan jolastu... Gaurko aurkezpen egunean, Plaentxi Eskolako ikasleek apenas izan dute astirik beste ezertarako, baina hasi dute 2022-2023 ikasturtea eta poliki-poliki bueltatuko dira normaltasunera.

Biharko jai-eguna tarteko, astelehenean bueltatuko dira eskolara, iraileko azkeneko astera arte, goizez bakarrik. Gero ya, ohiko ordutegiari eutsiko diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.