Jaietako bertso saioa ikusgai

Erredakzioa 2022ko ira. 9a, 09:00
Alaia Martin eta Unai Iturriaga.

Uztailaren 24an, Santiago Santa Ana jaietan Amets Arzallusek, Saioa Alkaizak, Alaia Martinek eta Unai Iturriagak eskaini zuten bertso saioko bertsoaldiak ikusgai daude Bertsoa.eus webgunean. Elizako ordulariaren inguruan kantatutakoak, zunba saioaren gainekoak, puntu erantzunak, bakarka bularrei kantatutakoak eta puntuka librean egindako bertsoaldia ikusgai daude HEMEN. On egin!