babestutako edukia

Hizkuntza Eskola Ofizialetan izena emateko epea zabalik dago

BABESTUTAKO EDUKIA 2022ko ira. 8a, 10:00

Irailaren 1etik 16ra artean eman ahalko da izena Hizkuntza Eskola Ofizialetan. 2022-2023 ikasturtean zehar, hizkuntza berri bat ikasi edo ziurtagiri ofizialen bat ateratzeko prestakuntza eskaintzen dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan kokatutako hamalau eskoletan.

Hizkuntza Eskola Ofizialek eskaintza zabala daukate aukeran: alemana, ingelesa, gaztelania, euskara, frantsesa, italiera, portugesa eta errusiera ikasteko aukera, hurrenez hurren. Ikasturte osoaren prezioa 72,36 eurokoa izango da.

Orotara, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hamalau Hizkuntza Eskola Ofizial daude. Hona hemen eskola guztien zerrenda:

  • Barakaldo
  • Basauri
  • Bermeo
  • Bilbo
  • Donostia
  • Durango
  • Eibar
  • Gasteiz
  • Getxo
  • Irun
  • Ordizia
  • Santurtzi
  • Tolosa
  • Zalla

Aukeratu hurbilen duzun Hizkuntza Eskola Ofiziala eta ikusi bakoitzean zein hizkuntza eskaintzen diren.