Arma zuriz eraso egitearren atxilotuta

Ubane Madera Zangitu 2022ko ira. 5a, 12:42

Zapatuan, 03:30ean, Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen Soraluzen, bi pertsonari arma zuriz eraso egitearren salatu zutelako. Atzo, domeka, epaiketa azkarra izan zuen pertsona horrek eta gaur, berriz, “egoeraren larritasuna kontuan hartuta”, Udaltzaingoak eta alkateak batzarra egin dute berarekin. Besteak beste, jakinarazi diote Soraluzen ez dela “halako jokabiderik onartzen eta ezta onartuko ere”. 

Ertzaintzak emandako xehetasunen arabera, zapatuan, 03:30ean atxilotu zuten gizonezkoa, beraren kontra salatu ziren bi eraso ikertu eta gero. Eibarko Guardiako Epaitegira eraman zuten, arma zuriz egindako delitu bi egotzita. Domekan epaitu zuten eta gaur, astelehena, berarekin batzartu dira Udaltzaingoa eta alkatea.

Iker Aldazabal alkateak esandakoaren arabera, “egoeraren larritasuna kontuan hartuta” egin dute berarekin batzarra. Jakinarazi diote Soraluzen ez direla “halako jokabiderik onartzen eta ezta onartuko ere, eta, esan diogu jarraipen zehatza egingo diogula”.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.