Soraluzeko ordezkaritza Drone Future 2022 Kongresuko lehiaketan

Ubane Madera Zangitu 2022ko ira. 5a, 09:05

Urrian, Droneen II. Nazioarteko Kongresua egingo dute Haron (Errioxa). Topaketa horretan egongo diren jardueren artean, hitzaldiak, mahai-inguruak, erakustaldiak eta besteak beste, droneekin grabatutako bideo-lehiaketa izango da. Azken horretan, Bittor Murguzur droneen pilotu soraluzetarrak parte hartuko du, hiru bideorekin. Bozketan edozeinek parte har dezake eta dagoeneko zabalik dago botoa emateko aukera. Bideoak barruan ikusgai.

Urriaren 13tik 16ra bitartean egingo dute Drone Future 2022 Droneen Nazioarteko Kongresua, Haron. Aurten, bigarren aldia izango du kongresu horrek eta bertan, ekitaldi mordoxka gauzatuko dira hiru egunotan, tartean, droneekin filmatutako bideoen zein droneekin egindako argazkien lehiaketa.

Hain justu, lehiaketa horretan Soraluzeko ordezkaritza izango da, Bittor Murguzur pilotuaren eskutik, NeBiAir izenarekin. Hiru bideo aurkeztu ditu Murguzurrek eta edozeinek du bere botoa emateko aukera (izarrak zapalduz).

Botoa emateko aukera 

Bideoetako baten izenburua da Kantauri Sunset. HEMEN klikatuta ikusgai eta botoa emateko aukera .

Bestea da Tierra, mar, aire y máquina (acantilados de Isla Cantabria). HEMEN klikatuta ikusgai eta boto emateko aukera.

Azkenaren izenburua, berriz, da Basque Country. Hirugarren bideo horretan, Euskal Herriko paraje eta leku ezagunak erakusten ditu Murguzurrek, besteak beste, Karakate eta bertako bistak. HEMEN klikatuta bideoa ikusgai eta botoa emateko aukera.