Eguerdiko 12:00etan eman zioten hasiera ofiziala jardueraz beteriko egunari eta, jarraian, dantza taldeari eta musikariei esker, jendearen animoa eta gogoak indartuz joan ziren.
Egunean zehar, hainbat lehiaketa antolatu ziren eta ondorengoak izan ziren garaileak:
Toka txapelketan: Ramon Agirre.
Paella lehiaketan: Larraitz Lakuesta, Leire Makinai eta Josune Casares.
Mus txapelketan: Simun eta Edu. Bigarren: Larraitz eta Josune Casares.
Txapel jaurtiketa: Juan (gaztetxoen mailan) eta Niko Mendia (helduen mailan)