Ibilbide osasungarriak Eibartik abiatuko dira, Ardantza kaleko 11. zenbakian Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteak duen lokaletik, martitzenero, 10:00etan. 5 kilometro inguruko ibilbidea egingo dute, ordu eta erdi inguruko iraupenarekin. Jarduera horren helburua da “pertsonen artean bizimodu osasungarriak sustatzea, minbizia bezalako gaixotasunak izateko arriskua murrizten lagun dezaten”.
Ibilbideotan edozein debabarrendarrek parte har dezake eta hori egitera animatu dute antolatzaileek, “halako ekintzek malgutasuna eta sasoi fisikoa hobetzen laguntzen dute eta, gainera, taldean ariketa fisikoa egitea askoz motibagarriagoa da”, diote.
Informazio gehiago behar izanez gero: https://www.contraelcancer.es/es/ibilaldiak.
Erretzeari lagatzeko terapia
Erretzen uzteko terapiari dagokionez, berriz, tabakismoan aditua den psikologo batek eskainiko du. 8 asteko iraupena izango du, doan da eta esan dutenez, %60ko arrakasta-tasa du.
Terapia hori online edo aurrez aurre eskura daiteke. Emandako xehetasunen arabera, arreta ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, aldez aurretik elkarrizketa egingo da erretzeari uzteko modurik onena baloratzeko.
Izena eman nahi dutenek 943 45 77 22 telefonora deitu behar dute edo mezua idatzi honako helbidera: gipuzkoa@contraelcancer.es, irailaren 11 baino lehen. Plaza mugatuak dira.
Informazio gehiago behar izanez gero: https://www.contraelcancer.es/es/tabakoari-agur.