Pertsona bat hil zen ondoezik sentitu eta gero

Ubane Madera Zangitu 2022ko ira. 2a, 12:06

Kainoi fabrikaren aparkalekuan gertatu zen heriotza.

Atzo, eguena, 60 urte inguruko gizonezko antzuolar bat hil egin zen Soraluzen. Ondoezik sentitu zen kirola egin ondoren; bihotz-biriketako erreanimazioa egin zioten eta baita desfibriladorearekin deskarga eman ere, harik eta anbulantzia etorri arte. Ordu eta erdi inguruz izan zen SAPAko errepidea itxita eta zirkulazioa herri barrutik desbideratu zuten kanpoko aldera.

Udaltzaingoak emandako xehetasunen arabera, gizonezkoa, kirola egin ondoren, ondoezik sentitu zen, autoan, SAPA inguruan. Bihotz-biriketako erreanimazioa egin zioten eta desfibriladorearekin deskarga ere eman zioten, anbulantzian eraman zuten arte. Baina azkenean hil egin zen.

Udaltzaingoak esandakoaren arabera, gertakariaren ondorioz, SAPA kanpoko errepideko zirkulazioa guztiz eten egin zen, ordu eta erdi inguruz, 21:00ak arte. Zirkulazioa bideratzeko, herri erdiko piboteak zabaldu eta haren bitartez herritik irtenarazi zituzten ibilgailuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.