0 KM KOMERTZIOAK

Arrandegi-postua aukeran

Ubane Madera Zangitu 2022ko ira. 2a, 08:46

Kooperatibako arrandegi-postua hutsik dago uztaila amaieraz geroztik.

Soraluzeko Kooperatiba Elkarteak bertako arrandegi-postua eskaini du, norbait interesaturik balego, berau kudeatzeko. Joan den uztailaren amaieran itxi zuten Juan Mari Arrandegia eta ondorioz, baita hark Kooperatiban zeukan arrandegia ere. Une honetan, Soraluzen ez dago arrandegirik.

Mila Morok, Kooperatibako arduradunak esan duenez, “onena litzateke norbaitek goiko arrandegia ere hartzea eta hartara, goikoa eta hemengoa, biak zabaltzea. Bestela, ba inguruko arraindunik edo inguruan arrandegia duenik etorriko balitz, hori ere ondo. Zaila ikusten duguna da pertsona batek bakarrik hau hartzea. Baina gu gertu gaude berba egiteko; etor dadila eta eman dezala izena”.

2018ko urtarrilean zabaldu zuten Kooperatibako arrandegia.