Blues kontzertua Arranon

Ubane Madera Zangitu 2022ko ira. 1a, 11:10

Mikel Etxeberria eta Asier Elortza. Argazkia: Seminarixoa.eus.

Bihar, barikua, blues kontzertua izango da Arranoko terrazan, Diablues&Bluezifer bikote bergararraren eskutik. 20:00etan hasiko da musika saioa.

Diablues&Bluezifer bikotea osatzen dute Belceblues taldeko abeslari Asier Elortzak (ahotsa, gitarra, dobroa eta tronpeta) eta Mikel Etxeberria musikariak (aho-soinua, gitarra eta ahotsa), 2014az geroztik. 

Blues akustikoaren instrumentazio tipikoa erabiltzeaz gain, doinu eta instrumentu bereziekin apaintzen dute ikuskizuna, bluesaren sustrai sakonetaraino eramanez, Mississippiko doinu zaharrei ukitu pertsonala emanaz. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.