Zapatuan ekitaldiz betetako jaia San Martzialen

Egoitz Unamuno 2022ko abu. 31a, 15:36

Parrillada 2019ko jaietan. Argazkia: Fernan Oregi.

Aurten egun bakarrean ospatuko dituzte San Martzialgo jaiak, zapatuan; "antolaketa lanak arindu asmoz". Egunean zehar denetariko ekitaldiak izango dira bertan: dantza, paella bazkaria, toka lehiaketa, mus txapelketa, zezentxoak, txapel jaurtiketa eta azkenik, iluntzean, parrilada. Estalpea ere ziurtatuta dago, karpa dagoeneko muntatuta dago eta. Oharra: Paella lehiaketan parte hartu nahi izanez gero 635731268 telefonora deitu behar da. 

Hona hemen egitarau osoa:

10:00 Karidadeko salda.

12:00 Txupinazoa. Plaza dantza herrikoiak (saio irekia edozeinendako)

13:00 XII. Paella lehiaketa.

-Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu behar ditu.

-Izena eman daiteke egunean bertan edo aurrez ondorengo telefonora deituta: 635731268

-Bikote bakoitzak paella prestatzeko behar duen generoa ekarri beharko du. 

-Ogia eta postrea antolakuntzak jarriko ditu. 

14:30 Toka lehiaketa.

14:30 Paella bazkari herrikoia. Egun guztian zehar Petritegi sagardotegiko kupela izango da zabalik. 

16:00 Deba bailarako arrabita joleen musika saioa.

18:00 Zezentxoak eta pottokak.

19:30 Txokolatada

19:30 V. Txapel jaurtiketa lehiaketa.

20:30 Parrillada.

Aurten mezarik ez da izango, domekan ez delako ekitaldirik izango eta azken urteetan oso jende gutxi joan izan delako mezatara. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.