Atzo, barikua, Osintxuko piratak, super-heroiak, Txanogorritxu, Koko eta bestelako pertsonaiak Soraluzen izan ziren, herriko Kofraixak hasi zirela-eta, soraluzetarrei ohiturazko bisita egiten. Bidegorritik bizikletan etorrita, Soraluzen gertu zuten merienda jan eta atzera ere bueltatu ziren Osintxura, jaiez gozatzera. Gaur, zapatua, besteak beste, herri-bazkaria, karaokea eta ur-jolasak eta musika izango dute aukeran. Egitaraua HEMEN KLIKATUTA ikusgai.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.