Bota dute etxea

Erredakzioa 2022ko abu. 25a, 13:52

Gaur, eguena, bukatuko dituzte Santa Ana 2ko etxea botatzeko lanak. Eraisketaz arduratu den Zandesa enpresatik esandakoaren arabera, behin makinak aterata, hesi metalikoz itxiko dute ingurua eta ondoren pareta eraikiko dute itxitura modura.

Etxea eta haren beheko terraza, biak bota dituzte abuztuan. Gaur goizean, terrazak lagatako zulotik azken hondakinak ateratzen eta eramaten ibili dira. 

Behin dena batuta, obra eremutik makinak atera, esparrua itxituraz babestu eta horrekin bukatutzat emango dituzte lanak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.