Garbiketa berezia espaloietan

Erredakzioa 2022ko abu. 24a, 09:27

Makina berezia Errekaldeko espaloia garbitzen.

Abuztuko asteotan, Debabarreneko Mankomunitateko langileek herriko espaloiak garbitzen dihardute horretarako propio duten makina bereziarekin. Zatika-zatika udalerriko espaloiak garbitzen ari dira.

Debabarreneko Manomunitateko makina horri esker, bestela eman ezin zaien garbitua ematen diete espaloiei, denboran pilatutako zikina kenduz. 

Nabarmena da garbitutako espaloiek erakusten duten zuritasuna garbitu bakoekin alderatuta.
 

Txandan-txandan, eskualdeko udalerrietan erabiltzen da makina, udal bakoitzak egindako eskaerei eta ezarritako plangintzari erantzunez.

Iazko abuztuan ere, Soraluzeko espaloiak garbitzen jardun zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.