Atzo, eguaztena, denetik izan zen zezenetan. Goizean, ordu laurden beranduago hasi ziren, osasun larrialdi bat tarteko. Arratsaldean, berriz, susto handia eragin zuen harrapaketa bat izan zen. Horren ondoren, ordu erdi inguruz, etenaldia izan zen zezenetan Gabolats kalera suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu baitziren, larrialdi zerbitzuak behar zituen emakume adindu bat artatzera. Sustoa eragin zuen harrapaketaz gain, beste bi ere izan ziren, zorionez, txikiagoak (bideoan ikusgai) eta errekortadoreek saio ikusgarriak egin zituzten, Gorka Santamari soraluzetarrak, besteak beste. Bestalde, beste urte batzuetan moduan, Kutxara sartu-irtenak egin zituen zezenak, Frantziska Iraolagoitiaren bideoak erakusten duen moduan.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.