Nafarroako jota doinuekin hasiko dira bihar Andramari jaiak

Egoitz Unamuno 2022ko abuztuaren 14a

'Voces del Ebro' jota taldea.

Astelehenean hasiko dira abuztuko Andramari jaiak Voces del Ebro jota taldeak eguerdiko 13:00etan Plaza Zaharrean eskainiko duen emanaldiarekin. Nafarroako eta Errioxako hainbat artistak osatzen duten taldea da Tafalla aldetik datorrena. 

Ondorengoa da Andramari jaietako egitaraua datozen hiru egunetan:

Abuztuak 15, astelehena

13:00  “Voces del Ebro” JOTA taldearen kontzertua, Plaza Zaharrean.

20:00  Dantzaldia Plaza Zaharrean, “Joxe Mendizabal” taldearekin.

23:00  Dantzaldia Plaza Zaharrean, “Joxe Mendizabal” taldearekin.

 

Abuztuak 16, asteartea

11:00  TORTILLA LEHIAKETA, Plaza Zaharrean.

11:00  PUZGARRIAK, Plaza Barrixan.

17:00  MUS TXAPELKETA, Arranoko terrazan.

20:00  DANTZALDIA Plaza Zaharrean, “Basajaun” taldearekin.

23:00  DANTZALDIA Plaza Zaharrean, “Basajaun” taldearekin.

 

Abuztuak 17, asteazkena

11:00  ZEZENAK.

13:00  Kalejira, HERRIKO musikariekin.

18:00  ZEZENAK.

19:00  KALEJIRA, “Gesaltza” txarangarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.