0 KM KOMERTZIOAK

Udako ordutegiak

Ubane Madera Zangitu 2022ko uzt. 29a, 11:12

Kalebarren gaur, barikua.

Gaur, uztailaren 29an, herritar eta zerbitzu askok oporrak hartuko dituzte. Zerbitzuen kasuan, oporrak hartu ahal izateko, ordutegi murriztuarekin jardungo dute hainbatek. Adibidez, saltoki gehienek goizeko ordutegia izango dute abuztuan. Beste batzuk, guztiz itxiko dute, adibidez, Kutxabank gaur itxi eta abuztuaren 26ra arte itxita izango da.

Herriko zerbitzu publikoak hasi dira udako ordutegiekin lanean. Arane kiroldegia aste honetan bertan hasi da goizez lanean, 09:00etatik 13:00etara; ondoren, abuztuaren 8tik 21era itxita izango da kiroldegia eta gero, hortik aurrera, irailaren 1era arte atzera ere goizez egongo da zabalik. 

Soraluzeko Udaletxea, berriz, egunero egongo da zabalik, goizez, 09:00etatik 14:00ak arte. Bakarrik izango da itxita abuztuaren 16an eta 17an.

Udaltzaingoari dagokionez, normal jardungo dute: astelehenetik barikura 07:00etatik 21:00ak arte eta zapatuetan, 07:30etik 19:00ak arte. 

Azkenik, anbulatorioak normal eskainiko du zerbitzua, 08:00etatik 15:00ak arte egunero, zapatuetan eta jai-egunetan izan ezik.

Herriko saltokiak

Bestalde, herriko saltokiei dagokienez, hainbatek ordutegiak laburbilduko dira segidan.

Lehenengo eta behin esan datorren astetik aurrera Soraluze arrandegi barik geldituko dela. Zapatuan itxiko ditu ateak behin betiko Juan Mari Arraindunak. Beraz, abuztutik aurrera, Soraluzen ez da arrandegirik izango.

Bestelako saltokiei dagokienez, berriz, astelehenetik aurrera, Kooperatibak goizeko ordutegia izango du; astelehenetik barikura 09:00etatik 13:30era izango da zabalik eta zapatuetan 08:30etik 13:00etara. 

Farmaziak eta entitate bankarioak

Farmaziei dagokienez, Ana Oruesagastiren farmaziak normal zabalduko du, hau da, 09:00etatik 13:00ak arte eta 16:30etik 20:00ak arte. Zapatuetan, berriz, 13an goizez egongo da zabalik eta 15ean, 20an eta 21ean guardiak ditu. 

Errekalde farmaziari dagokionez, hura ere egunero egongo da zabalik 09:00etatik 13:00ak arte eta 16:30etik 20:00ak arte. Guardia izango dute, berriz, abuztuaren 6an eta 27an. 

Entitate bankarioei dagokienez, berriz, Kutxabankek gaur itxiko ditu ateak eta itxita izango da abuztuaren 26ra arte. Laboral Kutxak abuztuaren 8an itxiko ditu ateak, abuztuaren 26ra bitartean. 

Okindegiak eta harategiak

Okindegiei dagokienez, Mendizabal okindegia egongo da zabalik astelehenetik zapatura 08:30etik 13:00etara, domekak eta arratsaldeak itxita. Bolintxo okindegia, berriz, 08:30etik 13:00etara egongo da zabalik, egunero. 

Harategiei dagokienez, berriz, Etxabe (aurrerantzean Okelia izena hartuko duena) harategia astelehenetik barikura zabalduko dute, 08:30etik 13:30ak arte. Itxi egingo dute, hori bai, San Roke eta San Roke Txiki egunetan. 

Iñarra harategiari dagokionez, zapatuan itxi eta abuztuaren 31n zabalduko du berriro. Irailean, berriz, goizez zabalduko du 08:00etatik 13:00ak arte. 

Marimar harategiak, berriz, 08:00etatik 12:30era jardungo du, baina itxita ere izango du negozioa hainbat egunez. Esan duenez, oraindik ez du erabaki noiz itxiko duen. 

Eta beste saltoki bat aipatzearren, Iratxo goxo-denda, egunkariak-eta saltzen dituena egunero egongo da zabalik, domekak barne, 07:00etatik 13:00ak arte.