Santa Ana 6-8ko eraikinak bota ahal izateko, aldamioa ipini behar dute fatxadetan. Horren eraginez Manikomunitatearen gaikako kamioiak ezingo dira bertatik pasatu eta horregatik aldatu behar dira Santa Ana kaleko beiraren, plastikoaren eta paperaren eta kartoiaren edukiontziak zubira. Behin lekualdatuta, eraiste obrak bukatu arte egongo dira Zubi Nagusian (argazkiko kokagunean).
Santa Ana 2
Santa Ana 2ko eraikinari dagokionez, berriz, kasu horretan, Udalak bota behar du berau. Obrak Zanjadores y Desmontes S.A enpresak lanok 47.662,28 euroan esleitu zituzten. Behin bota eta gero, espazio libre bat sortuko da Deba ibaiaren ertzean, hark utzitako orubean.