0 KM KOMERTZIOAK

“Kontulan Taldea hazten ari da, bezeroei zerbitzu hobea eman ahal izateko” Jon Lamariano

BABESTUTAKO EDUKIA 2022ko uzt. 21a, 16:40

Jon Lamariano, Kontulan Taldeko zuzendari orokorra.

Kontulan Taldea hazkunde eta eraldaketa betean murgildua dago. Iaz Lasarteko aholkularitza enpresa bat bere baitan integratu ostean, egun aholularitza taldeak hamabi langileko plantilla sendoa dauka eta zerbitzu berriak eskaintzen ditu digitalizazioari lotuta. Nobedade nagusien artean,  bi: autonomo eta enpresei bideratutako TicketBai fakturazio-sistema erabilterraza eta bezeroei euren bilakaera ekonomikoaren jarraipen erosoa egiteko aukera eskaintzen dien webgune berria: Kontulan.com.

Jon Lamariano Nievas da (Soraluze, 1988) Kontulan Taldeko zuzendari orokorra eta ondorengo elkarrizketan azaldu ditu eraldaketa prozesuaren nondik norakoak.

Kontulan hazten ari da?

Bai. Bezeroek gero eta zerbitzu gehiago eskatzen zizkiguten eta erabaki genuen zerbitzu hobea eskaini ahal izateko egitura handitu beharra geneukala. Iaz eman genuen pausoa eta Lasarteko enpresa bat integratu ostean, Kontulan Taldea eratu genuen. Orain zortzi langile gara eta laster gehiago izango gara, 2022an Markinako beste aholkularitza bat ere Kontulan Taldean integratuko dugu. Horrek ahalmen handiagoa ematen digu gure bezeroei zerbitzu berriak eskaini ahal izateko.  

TicketBai sistema propioa da horietako bat, ezta?

Bai, TicketBaira egokitutako sistema propioa da Kontulanek eskaintzen duen nobedade nagusienetako bat. Software baten bitartez garatu dugu eta da sistema propioa da, sinplea eta erabilterraza, edozein profesionalek erabiltzeko modukoa. Batez ere, pentsatua dago kontabilitateko profesionalentzat eta faktura sinplifikatuak egin behar dituzten enpresentzat eta autonomoentzat. Sistema Kontulan Taldearen webgunearen bitartez erabiltzen da eta ez du sinadura digitalik behar.

Webguneari funtzionalitate berri gehiago erantsi dizkiozue.

Bai, azken urteotan, digitalizazioa asko areagotu da eta guk ere norabide horretan eman ditugu pausoak. Gure webguneari funtzionalitate berriak gehitu dizkiogu eta webgunea bihurtu dugu gure zerbitzuaren eta lanaren oinarria.

Zein dira funtzionalitate berri horiek?

Bezeroaren atala da berrikuntza esanguratsuenetako bat. Bertan, bezeroak bere enpresaren momentuko datu ekonomikoak kontsulta ditzake eta azken urteotan izan duen bilakaera ere bai, grafikoz hornitua, oso modu bisualean eta erraz interpretatzeko moduan. Horrez gain, webguneak bezeroak edo aholkularitzak erabili dituen dokumentu guztiak modu ordenatu eta erabilterrazean eskaintzen ditu, edozein momentutan kontsultatzeko moduan. Talde izateak  eta beste aholkularitza batzuekin dugun aliantza sareak ematen digu puntako erremintak eskaintzeko ahalmena, bestela ezinezkoa litzateke.

Soraluzen ere jarraituko duzue?

Bai. Langune nagusia Lasarten dugu baina Soraluzen ere jarraituko dugu. Gure asmoa da bezeroei kalitatezko zerbitzu profesionala eskaintzea eta horrekin batera gertukoa, konfidantzazkoa, ezaugarri horiek osagarriak dira eta.

Kontulan Taldeak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: Ticket bai, aholkularitza fiskala, kontabilitatea, lan-aholkularitza, zerbitzu juridikoak, outsourcing, aseguruak... Kontsultatu informazio gehiago Kontulan.com webgunean.