EiTBren esanetan, Vikingak saioa programa naturala eta gertukoa da: "Osagai asko eta oso ezberdinak nahastuko ditugu, hitza eta ekintza batzen dituen saio berritzaile eta apurtzailea egingo dugu".
Esplikatu dutenez, Euskal Herrian barrena egingo duten bidaian, vikingek hainbat pertsonarekin egingo dute topo. Batzuk herrikoak, bertakoak, izango dira eta beste batzuk, berriz, zenbait esparrutako aurpegi ezagunak: Itziar Ituño aktorea, Asier Illarramendi futbolaria, Maialen Gurbindo Chica Sobresalto abeslaria, Esty Quesada Soy Una Pringada aktore eta youtuberra...
Gaur, 22:30ean emitituko dute lehen kapitulua. Eta bertan, herrikoa bertakoa den lagun bat izango da protagonistetako bat, Pedri Lete soraluzetarra.