Amaiera borobila udalekuei

Ubane Madera Zangitu 2022ko uzt. 17a, 07:46

Bariku arratsaldean, dena emanda ibili ziren Kukumixoren udalekuen azken orduetan. Jolas zikinetan, ur-jolasetan eta zelan ez, umeek (eta begiraleek) ezin gustukoago duten jostailua: ur-txirristan. Handik jaisteko ilara ia-ia Arranoraino ailegatu arren, pazientziaz txanda itxaron eta ume guztiek izan zuten xaboiztutako aldapatik jaisteko aukera. Begiraleak ere ez ziren atzean geratu eta algaraka eta freskatua hartuta zapore ezin-hobearekin esan zieten agur udalekuei, datorren urtera arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.