Arratsaldean, emakumezkoendako bola premioa jokatu zen eta bertan Nerea Unamuno Goenetxetxokoa izan zen txapelduna 4 txirlo botata. Bigarren, Olatz Alberdi Etxeberria Arizagakoa gelditu zen, 3 txirlo botata, eta hirugarren Lierni Elizburu Itxasoikoa 2 txirlo botata, "desenpate gogor baten ostean".
Saritutako zenbakiak: 1860 eta 1425
Aurten, jakiz eta edariz osatutako otarra eta Txurruka jatetxean egiteko bi afari zozkatu dira. Zenbaki sarituak ondorengoak izan dira:
1860 otarrarentzako (ordezkoa 1642) eta 1425 afariarentzako (0603). Azken honen jabea agertu da: Joanito Unamuno. Otarraren zenbakiaren jabea berriz, ez da agertu oraindik. Jabeak ondorengo zenbakira deitu behar du: 605 76 78 13.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.