Bihar hasiko dira barrakak muntatzen

Ubane Madera Zangitu 2022ko uzt. 12a, 08:54

Bihar, eguaztena, ailegatuko dira autotxokeak Erregetxera. Horren ondorioz, 07:30erako libre laga beharko da erdiguneko aparkalekua. Bestalde, gaur, martitzena, aurkeztuko dute aurtengo jaietako egitaraua.

Udaletik gogora ekarri dute badatozela aurtengo jaietarako barrakak. Bihar hasiko dira muntatzen, eta, horretarako erretiratu egin behar dira Erregetxean aparkatutako ibilgailu guztiak goizeko lehen ordurako, bestela garabiari abisatuko diote.

Bestalde, Udalak iragarri du gaur iluntzean, martitzena, aurkeztuko dutela aurtengo Santiago-Santa Ana jaietako egitaraua, 19:00etan, Udal Gobernuko kideen eskutik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.