Lourdes Vazquez eta Imielda Jesus Mateo irabazle

Ubane Madera Zangitu 2022ko uzt. 11a, 12:41

Lourdes Vazquez, Iker Aldazabal eta Izaskun Roman, goizeko sari banaketan.

Goizean banatu dituzte aurtengo lore lehiaketako sariak. Lehiakide ezagun askoak izan dira saridun, urte askotan eskuratu baitituzte biek ala biek lehen bi sariak: Lourdes Vazquez (lehena) eta Imielda Jesus Mateo (bigarrena, bere errainak hartu du saria). 

Bi saridunek azpimarratu dute lore ederrak izateko, urte osoan zaindu behar direla, lurra aldatu, bitaminak bota… “Ez da bakarrik ura botatzea, nik urtero aldatzen diet lurra, petuniek, adibidez, sustar handiak izaten dituzte, eta, gero bitaminak bota…”

Izaskun Romanek (Imielda Jesus Mateoren erraina) ere azpimarratu du Jesus Mateok urte osoan izaten dituela loreak eta urte osoan ibiltzen dela haiek zaintzen. Gaur, Imielda Jesus bera ezin izan da bertaratu kanpoan dagoelako. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.