Gipuzkoako Odol Emaileen bankuak dei berezia egin du bihar odola ematera joateko. Gogora ekarri dute herritar ugari joaten dela oporretara eta hori dela-eta, odol erreserbak ziurtatu egin nahi dituztela, ospitaleetan odol beharra ez baita txikiagoa izaten uda izan arren.
Betiko moduan, odol ateratzeak 16:30etik 20:20ak bitartean egingo dituzte; oraingo honetan, Soraluzeko Musika Eskolaren eraikinean egongo dira osasun profesionalak, lehen solairuan.
Azkenaldian ohi den moduan, egunean bertan, 08:30etik 13:30ak arte txanda hartu beharra dago odola ematera joateko: 943 00 78 84.