Iluntzeko bola premio mixtoan, Carlos Martin auzotarra gailendu zen sei txirlo botata; bigarren Sebas Aranzabal elgetarra sailkatu zen eta hirugarren Eneko Unamuno, azken hau ere auzotarra.
Herritar ugari hurreratu zen atzo San Andresera, domekako egitarauaz gozatzera. Meza, pilota partiduak, bertsolariak, bola premioa eta jenderik gehien erakarri zuen zezentxo eta ponien ikuskizuna izan ziren atzoko ekitaldi nagusiak. Eguraldi bikaina egin zuen eta arbolapeko gerizpetan egonaldi goxoak egin zituen jendeak, tertulian eta jan edanean.
Iluntzeko bola premio mixtoan, Carlos Martin auzotarra gailendu zen sei txirlo botata; bigarren Sebas Aranzabal elgetarra sailkatu zen eta hirugarren Eneko Unamuno, azken hau ere auzotarra.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.