Ekainaren amaieratik elizako kanpaiak isilik daude. Erabakia Parrokiako taldeak hartu du herritar batzuen eskariak jaso ostean: "Herritar batzuen kexak jaso ditugu esanaz gauetan kanpaien hotsak loa galarazten diela eta horregatik parrokiko taldeak erabaki du kanpaiak isiltzea, behintzat erlojua konpontzen dugun artean". Erlojua duela hilabete batzuk izorratu zen, orratzak jausi zitzaizkionean eta asmoa dute abuztuan kopontzeko.
Bizilagunen zehaztapena
Parrokiko taldeari eskaera egin zioten bizilagunek argitu nahi dute eurak eskatu dutena dela kanpaiak "gauez bakarrik kentzea, ez egunez: ". Plaentxia.eus-i helarazitako oharrean zehaztu dute zergatik eskatu duten hori: "Bero garaian ezin dugu leihorik ireki kanpai hotsa ordu laurdenero entzuten delako. Gaur egun herri askotan horrela egiten dela kontutan hartuta egin dugu eskaria". Eskatu dutena ondorengoa da: "Azkenak gaueko 11etan jotzea eta lehenak goizeko 7retan". Hala, orain espero dute da erlojua konpontzen dutenean, egunez kanpaiak "normal normal" jotzea berriz.