San Ferminetako giroa Soraluzen ere

Ubane Madera Zangitu 2022ko uzt. 6a, 13:20

Hiru urteko etenaldiaren ondoren, gaur, uztailak 6, jaurti dute San Ferminen hasiera aldarrikatzen duen txupinazoa. Soraluzen ere, izan da sanferminekiko keinua eta txupinazoaren ondoren, gaiteroen laguntzarekin, kalejiran ibili dira udalekuetako txikienak. Zuri-gorri jantzita eta txupinak baimendu ondoren, lepoko gorria soinean jarrita, “zezen” propio eta guzti atera dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.