Soraluzeko anbulatorioko hiru medikuak txandaka eta zatika ari dira oporrak hartzen, maiatzetik. Modu horretan, Osakidetzatik bidaltzen ez dizkieten ordezkoen faltan, herritarrak artatzeko uneoro bi mediku egotea bermatzen ari dira eta gauza bera egingo dute baita abuztuan ere.
Oporrak txandaka hartzeaz aparte, lanean geratzen diren medikuek faltan dagoenaren gaixoak artatzen dituzte, noski.
Gaineratu dutenez, abuztuan ere, anbulatorioko ordutegia ohikoa izango da, 08:00etatik 15:00ak artekoa.