Debabarreneko artile bilketa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko uzt. 1a, 12:33

Bilketa eremua Mendaroko Igartualdea industrialdean egongo da. Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da 627 452 397 telefonora deituz.

Uztailaren 4an, Debabarreneko eskualdean, ardien artilea bilduko da. Bilketa eremua Mendaroko Igartualdea industrialdean egongo da. Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da 627 452 397 telefonora deituz.

Gaur egun ardi artilea bildu behar da, balioa galdu baitu merkatuaren beharrak aldatu egin direlako. Helburua artileari irtenbide jasangarria bat  ematea da.

Ekimena Debabarreneko udalek, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Abelur nekazaritza zerbitzuak, Lurgintzak eta Landaolak bultzatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.