21 urteko soraluzetarra hil da moto-istripuz

Ubane Madera Zangitu 2022ko eka. 30a, 08:23

GI-627 errepidean gertatu da istripua, Bergaran, San Prudentzioko zuzengunean.

Atzo eguaztena, M.D., 21 urteko soraluzetarra hil zen moto-istripuz Bergaran. Ertzaintzak helarazitako informazioaren arabera, istripua 12:35ean gertatu zen, GI-627 errepidean, San Prudentzioko zuzengunean. Gaztearen motorrak eta furgoneta batek elkar jo zuten eta kolpearen ondorioz, Soraluzeko gaztea oso larri zaurituta eroan zuten Donostiako ospitalera. Bertan hil zen gero. 

Ertzaintzak emandako xehetasunen arabera, larrialdi zerbitzuek istripua gertatu zen lekuan bertan artatu zuten gaztea, harik eta anbulantzia medikalizatuan Donostiako ospitalera lekualdatu zuten arte, oso larri. Han hil zen gero. Ertzaintzak, ikerketa abiatu du istripuaren zergatiak argitzeko.

Heriotzaren berri jakin orduko, atsekabe handia zabaldu da herrian.