Bost lehiakide lore lehiaketan

Ubane Madera Zangitu 2022ko eka. 29a, 10:01

Astelehenetik abian da balkoietako eta leihoetako lore lehiaketa. Aurten, bost lagunek eman du izena. Uztailaren 4ra bitartean, epaimahaiak balkoiak ikusiko ditu, aldizka, ederrenak aukeratzeko. Sari banaketa, berriz, uztailaren 11n izango da. 

Lorerik ederrenak dituzten balkoiak zeintzuk diren erabakitzeko, honako irizpideak erabiliko ditu epaimahaiak: originaltasuna, apainketaren kalitatea, harmonia eta diseinua eta iraunkortasuna eta jasangarritasuna. 

Uztailaren 11n astelehena, jakinaraziko dute erabakia, 11:00etan, Plaza Berrian. Bi sari banatuko ditu Soraluzeko Udalak, 150 eurokoa lehenengoari eta 75 eurokoa bigarrenari. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.