Zapatuan, eskulangileen azoka

Ubane Madera Zangitu 2022ko eka. 24a, 15:41
Orratz artisaua Erregeetan ipinitako saltokian.

Bihar, zapatua, herriko sei artisauk eta baserritarrek azoka ipiniko dute Plaza Zaharrean. 10:00etatik 14:30ak bitartean erosi ahal izango dira eskuz landutako Soraluzeko produktuak. Artisauen artean, estreinaldia izango du egur-langile gazte batek.

Bihar, bitxiak, jantziak, guardasolak, telak, oraran, apaingarriak… eta Soraluzeko baserrietan ekoiztutako fruta, barazki, ogi eta bestelakoak aukeran izango dira Plaza Zaharrean ipiniko duten artisauen eta baserritarren azokan.

Produktuen artean, estreinakoz salgai izango dira egurrez landutako apaingarriak, Julen Mendikuteren eskutik.