Eguraldiak eman zuen baimena aprobetxatuz, atzo iluntzean Udate Gabeko sua piztu zuten Plaza Berrian eta ostean, haren bueltan jai ederra egin ere bai. Partaide asko izan zituen atzoko ekitaldiak: txalapartariak, txistulariak, abesbatzako kideak, dantzariak, irrintzilariak, suaren zaintzaileak eta plazaren bueltan batu ziren ehunka herritar, asko umeak. Azken bi urteetan surik piztu barik egon eta gero, atzo denak zeuden gogotsu sua piztu eta udari ongietorria emateko eta denen artean ekitaldi biribila osatu zuten. Amaiera ere berezia izan zen. Hamaika terdiak aldera euri zaparrada mardula bota zuen eta hantxe amaitu ziren aurtengo suak. Gora Udate Gaba!