DBHko gazteentzako udako ekintzak uztailean

Ubane Madera Zangitu 2022ko eka. 23a, 11:44

Iaz egindako "gau beldurgarria".

Zabalik da DBHko 1. eta 2. mailakoei zuzendutako udako ekintzetan izena emateko epea. Kukumixo elkartearen eskutik, bi ekintza antolatu dituzte gazteentzako: hondartzara irteera uztailaren 18an eta mendira irteera uztailaren 19an, gaua San Andresen pasatuz. Uztailaren 1era arte eman daiteke izena, online edo udaletxeko harreran. 

Izena ematerakoan aurkeztu beharreko dokumentuak dira izen-emate orria zein abonu agiria.

Online izena emateko honako helbidean sartu behar da: www.soraluze.eus/eus/tramiteak/izen-emateak. Udaletxeko harreran, berriz, astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00ak bitartean eman daiteke izena. 

Halakoetan ohi denez, hobariak izango dira, baina horretarako aurrez aurreko izen-ematea egin beharko da.

Lau kontu korronte

Bestalde, ordainketa lau banketxeetan egiteko aukera izango da, komisioak saiheste aldera. Honakoak dira kontu korronteak:

  • Kutxa ES05 2095 5062 99 1060019873
  • Laboral Kutxa ES42 3035 0004 91 0040900001
  • BBVA ES03 0182 2410 460010194004
  • Banco Sabadell ES84 0081 4253 120001000606

Bigarren urtea da DBHkoendako ekintzak antolatzen dituztela, gazteek eurek iaz egindako eskaria aintzat hartuta. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.