Bukatu dute ikasturtea

Ubane Madera Zangitu 2022ko eka. 21a, 18:17

Irailera arte agurtu dute eskola herriko gazteenek. Goiz osoko jaia egin dute Plaentxi Eskolan ikasturteari amaiera borobila emateko. Eguerdian, ikasleetako batzuk negarrez irten dira ikastetxetik, datorren urtean izango ez dituzten ikaskideengatik edo irakasleengatik, baina behin penak gaindituta, poza eta ia hiru hileko oporraldia geratu zaie barrenean eta buruan. Argazkiak: Plaentxi Eskola.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.