Zapatuko manifestazioa “oso garrantzitsua” da

Ubane Madera Zangitu 2022ko eka. 20a, 12:15

Gaur, pentsio publiko duinen aldeko elkarretaratzean, pentsioen aldeko bizikleta martxa izan da protagonista. Datorren zapatuan bukatuko da Donostian eta bertaratzeko deia egin dute, “garrantzitsua” izango delako indar erakustaldia egitea. Bergaratik autobusa antolatu dute eta Soraluzen ere geldituko da.

Donostiako manifestazioa 12:00etan abiatuko da. Bertaratzea nahi dutenek Txarori esatea besterik ez dute.

Bestalde, jakinarazi dute zapatuko manifestazioaren ondoren, “oporrak” hartuko dituztela irailera arte. Gaurko elkarretaratzean 40 lagun inguru izan dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.