Sevillanen grazia eta alaitasuna Herriko Antzokian

Ubane Madera Zangitu 2022ko eka. 20a, 09:55

Atzo, domeka, sevillana erakustaldia egin zuten Herriko Antzokian. Soraluzeko eta Eibarko eta Ermuko sevillana eskoletako 22 dantzari izan ziren oholtza gainean eta alaitasuna barreiatu zuten antzokiko ikusleen artean, euren kanta, doinu eta graziarekin. 60 bat ikusle elkartu ziren eta hantxe jardun zuten ole-ka eta txaloka ordubete iraun zuen ikuskizunean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.