Bizkaiko meatzealdea bisitatzen

Ubane Madera Zangitu 2022ko eka. 16a, 09:21

Soraluzetarrak Zugaztietan. Argazkia: Pedro Lete.

Atzo, eguaztena, 72 soraluzetar Bizkaian izan ziren, hango meeatzaldea bertatik bertara ezagutzen, Itxaropena elkartetik antolatutako txangoan. Besteak beste, Zugaztietako golfean bazkaldu zuten, Gallartako meatzaritza museora bisita egin ondoren eta taldeko argazkia ateratzeko aprobetxatu zuten. Argi dago erretiratuak txango-ekintza gosez daudela, autobus handi eta txiki bana joan baitziren atzo. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.