Silbotarien kalejira eta kontzertua

Atzo, domeka, Bilbotik, Arrasatetik eta Eibartik etorritako silbote-joleek, Plazentziatarrekin elkartu, eta, zortziko taldea eginda, musika jardun ederra egin zuten, Jasone Akizu Bilbao Musika Eskolako txistu irakaslearen gidaritzapean. Soraluzen egiten den lehen silbote-kalejira egin zuten eta gainera, herriko hainbat lekutan geldiuneak egin zituzten formatu txikiko kontzertuak eskainiz.