Biraka Dantzaren aurtengo ikuskizunak amaiera apoteosikoa izan zuen. Dantza mix baten bitartez gidatuta, azken taldearen saioarekin batera BEC ikuskizunean parte hartu zuten dantzari guztiak elkartu ziren taularen erdian. Lehentxeago, baina, Soraluzeko dantzari nagusienek bigarren dantza bat interpretatu zuten, Pausa. Segidako bideoan bi dantzak ikusgai.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.