Barikuan, lepo bete zen kiroldegia Soraluzeko eta inguruko 120 dantzari gazteren Biraka Exhibicion Center ikuskizunerako. 20 dantzaz osatutako saioa izan zen, zein baino zein landuago. Hasieratik amaierara gogotik txalokatu zituzten umeen eta gazteen erakustaldiak Araneko frontoiko harmailak bete zituzten ikusleek. Segidako bideoan, soraluzetarren lehen hiru dantzak: Lagunak, Rosaliaren A palè eta Meneito.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.