0 KM KOMERTZIOAK

30 euroko gastu bakoitzeko 10 euroko beherapena

Ubane Madera Zangitu 2022ko eka. 2a, 11:25

Belarrak saltokia ere atxiki da Euskadi Bono Denda kanpainara; argazkian, Onintza Elgeta saltokiaren sarreran..

Gaurtik  uztailaren 3ra arte, Soraluzeko zazpi saltokitan ere erabili ahal izango dira Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Euskadi Bonu Dendak. Horien bitartez, 30 euroko gastu bakoitzeko, 10 euroko deskontua eskuratu ahal da. Pertsona bakoitzak bost bonu erabiltzeko aukera izango du. 

Soraluzen, honako saltokiak atxiki dira Euskadi Bonu Denda kanpainara: 

  • Belarrak belar-denda
  • Triskel belar-denda
  • Soraluzeko Estankoa
  • Iosu Bitxi-denda
  • Benito Anaiak altzari denda
  • Lilura estetika zentroa
  • Todo a 100

Saltoki horietako batean 30 euroko gastu bakoitzeko 10 euroko beherapena eskuratuko du bonuen erabiltzaileak, gaur hasi eta uztailaren 3ra bitartean. Pertsona bakoitzak bost bonu erabili ahal izango ditu. 

Guztira, 500.000 bonu atera ditu Jaurlaritzak, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.