Gure Zirkuarekin liluratuta

Ubane Madera Zangitu 2022ko mai. 31a, 12:01

Soraluzeko zirko tailerreko ikasleak Poxpolo eta Don Martinekin.

Aho zabalik, liluratuta, harrituta, hunkituta… ibili ziren domekan Soraluzeko Zirku Tailerreko ikasleak, Gure Zirkuko emanaldiari begira. Bertan, aukera izan zuten ikusteko eurak etxean ikasten dituzten moduko ariketak, oreka jolasak eta bestelakoak profesionalek taula gainean zela gauzatzen dituzten. Amurrioko emanaldira Arrate Espilla zirko tailerreko irakaslearekin joan ziren eta ezin pozago bueltatu ziren, Poxpolorekin eta Don Martinekin argazkia aterata.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.